XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ps. - Entzun au, Erri guztiak; erne belarriak, lur-biran bizi zeratenok.

6'gn. ANTIPHONA - Ontan ezagutuko dute guztiak, nere Ikasle zeratena: alkar maite badezute. Jesus'ek auxe esan zien bere Ikasleai.

7'gn. ANTIPHONA - Izan bitez zuengan, Sinismena, Itxaropena, Maitasuna: irurak; danen nagusi, ordea, Maitasuna. Oraingoz, iru oek dauzkagu: Sinismena, Itxaropena, Maitasuna; danon nagusi, ordea, Maitasuna.

8'gn. ANTIPHONA - Ongi-naia ta maitasuna nun? An Jaungoikoa. Kristo'ren maitasunak batera bildu gaitu. Poztu ta alaitu gaitezen Arengan. Gabiltzan Jaungoiko biziaren bildur eta maitasunean. Eta biotzez ta benetan maita dezagun alkar. Batera biltzen geran ezkero, begira ez gaitezen iritziz sakabanatu.

Utzi asarre gaiztoak, utzi auziak. Eta bego gure artean Kristo Jaungoikoa. Ikusi dezagula baita ere, zoriontsuakin batean, poz-pozez zure aurpegia, Kristo Jaungoiko. Orixe izango da, neurri-gabe ta benetako poza, azken-gabeko gizaldi ta gizaldietan. Amen.

Beste zerbait ere abestu diteke. Adibidez.

Oñak garbitu-ondoren, mezemalleak eskuak garbitu ta legortu; gero aldare-aurrean mezemalleak, ixilik.